Milaka lagun bilduko dira gaur Donostian, Piraten abordatzean
Astelehena izan arren, ekitaldi ugarirekin dator Donostiako Aste Nagusiko egitaraua, eta festa giro ederra nagusi izango da egun osoan zehar. Izan ere, erreferentziazko bihurtu eta etengabe hazten ari den abordaia egingo baitute Piratek. 3.000tik gora lagun espero dira.
Astelehenak ez omen dira izaten asteko egunik onenak, baina seguruenik ohi baino atseginagoa izango da honakoa Donostiako Aste Nagusiaz gozatzeko aukera dutenentzako.
Eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko bostetan izango da, Piraten abordatzearekin.
Hala ere, kaitik Donostiako badiarako bidea egiten hasi aurretik, goizean goizetik lanean arituko dira baltsak prestatzen joateko. Herri bazkaria ere egingo dute.
Urtetik urtera hazten doan ospakizuna izaki, 3.000 lagun baino gehiagoren parte hartzea espero dute Piratek.
Egunean zehar, Piraten egitarauaz gain, askotariko planak izango dira.
Musikari dagokionez, Betagarri taldea arituko da gaur Saguesen eta, La Flamenkan, aldiz, Non Servium eta Talco taldeen kontzertuak izango dira.