Gobernu espainolak bere «dinamika guztia» kriminalizatu nahi duela salatu du Herrirak
Herrirak oharra kaleratu du Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian bere egoitza eta hainbat kideren aurka egin duen operazioa dela-eta. Herriraren lana bake prozesuaren aldekoa dela nabarmendu du eta Estatu espainolak bere «dinamika guztia» kriminalizatu nahi duela salatu du.
Guardia Zibilaren operazioaren harira Herrirak oharra kaleratu du eta bertan salatu du Estatu espainolak bere «dinamika guztia» kriminalizatu nahi duela.
Mugimendua duela urte eta erdi sortu zela gogora ekarri du eta denbora horretan bere aldarrikapenak mahaigaineratzen jakin duela nabarmendu du, bai Euskal Herrian bai Europan.
Herriraren iritziz, Estrasburgoko Giza Eskubiden Auzitegiaren ebazpenaren «zain gaudela», gaurko atxiloketek erakusten dute «Estatu espainiarraren nahia eta ezezkortasuna bake prozesu honetan».
Bere lana «euskal preso eta iheslarien eskubiden aldekoa» eta «bake prozesuaren aldekoa» dela adierazi du eta arratsaldeko 19.00etan Baionan kontsulatu espainiarraren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.