INFO

Polizia frantsesa Aranalderen etxe inguruetan da Irisarrin

Jokin Aranalderen Irisarriko bere etxe inguruetan da Polizia frantsesa, iheslari politikoa atxilotzekotan. Parisko Kasazio Gorteak atzo onartu zuen Espainiaratzeko euroagindua eta hamar eguneko epeko epea eman zuen agindua betetzeko.

Jokin Aranalde, Paueko Auzitegiaren kanpoaldean. (Aitor RENTERIA)

Jokin Aranalderen abokatuek euroaginduaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota eta ibartarra Espainiaratzea onartu zuen atzo Parisko Kasazio Gorteak. Hamar eguneko epea eman zuen kanporatzeko.

Hainbat iturrik diotenaren arabera, Polizia frantsesa Aranalderen Irisarriko etxe inguruetan da, ibartarra atxilo eraman dezaketelakoan.

Ibartarra ekainaren 24an atxilotu zuten Heletan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Biarritzen egin zuen ekitaldiaren ondotik. EIPK-ko mintzakidetza taldeko kidea da Aranalde.