INFO

Auzitegi Nazionalak absolbituta, aske geratu dira Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño

Madrilgo Auzitegi Nazionalak autobus bat erretzea leporatuta epaitu zituen Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño santutxuarrak absolbitu egin dituzte. Biak aske geratu dira.

Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. (POOL EFE)

2002. urtean Bilbon autobus bat erretzea egotzita, Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño santutxuarrak iragan astelehenean epaitu zituen Auzitegi Nazional espainolaren Zigor Aretoko Bigarren Sekzioak, eta biak absolbitu egin dituzte.

Absoluzioaren berri izan eta ordu batzutara utzi dituzte aske.

Fiskaltzak hiruna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen.

Fernandez 2012ko ekainean atxilotu zuen Italiako Poliziak Erromako bere etxean, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko.

Espetxeratu egin zuten lehenengo, eta ondoren etxe barruko arrastatzea agindu zuen epaileak. 

Iragan ekainean estraditatu zuten.

Cardaño, aldiz, 2007ko uztailean atzeman zuten, Donibane Garazin. Aurtengo urtarrilean utzi zuten Estatu espainoleko autoritateen esku.