Asier Arzalluz presoak Sevillako baraualdia utzi du osasun arazoengatik
Sevilla IIko espetxean baraualdian diren euskal presoek 29. eguna daramate gose greban. Asier Arzalluzek borrokaldia bertan behera utzi duela jakinarazi du Etxeratek, osasun arazoak direla-eta.
Sevilla II espetxean diren euskal presoek 29 egun daramatzate gose greban beren bizi baldintza duinen defentsan. Egoera «oso muturrekoa» bilakatzen ari dela ohartarazi du Etxeratek, osasun arazoak gero eta ugariagoak baitira.
Elkartearen arabera, Asier Arzalluz preso donostiarrak baraualdia utzi du osasun arazoengatik, Garikoitz Etxeberriak eta Urtzi Paulek egin bezala. Guztiak Javi Agirre eta Iñaki Arakamaren moduan, itxialdia egiten ari direla jakinarazi du Etxeratek borrokaldiarekin jarraituz.
Manu Gonzalez eta Koldo Aparicio presoek ere gose grebarekin bat egin zuten, baina biak aske geratu dira azken egunetan. Egun gose greban jarraitzen dute Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Juan Mari Etxebarri, Txus Goikoetxea, Juan Lorenzo Lasa eta Roberto Lebrerok. «15 kilo inguru galdu dituzte, eta osasun egoera oso ahula da», esan du.