Hegoafrikako bandera Bizkaiko udaletxeetan Mandelaren omenez
Nelson Mandelaren heriotza dela-eta Bizkaiko hainbat udaletxeetan Hegoafrikako bandera zintzilikatu da. Horien artean dira Sopela, Ondarroa, Lekeitio eta Ajangiz.
Naiz.info
Ondarroa
Nelson Mandelaren heriotzaren aurrean, Bizkaiko EH Bilduk bere «dolumin sentikorrenak» adierazi dizkie Hegoafrikako herri eta agintariei, eta bereziki ANC alderdiari eta apartheidaren aurkako mugimenduari.
«Apartheiden aurkako borrokak eta sistema bihozgabe horri amaiera emateko bidean Hegoafrikak garatu duen konponbide demokratikoak bere itzala utzi du mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere», adierazi du.
Bere heriotzaren harira, EHBilduk Bizkaian kudeatzen dituen udaletxeetan Hegoafrikako bandera zintzilikatu da Nelson Mandelaren omenez.