INFO

Abortuaren Legearen erreformaren aurkako protestak egingo dituzte Hego Euskal Herrian

Gobernu espainolak Abortuaren Legea aldatzeko aurreproiektua onartu duela-eta, larunbat honetan elkarretaratzeak egingo dira Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, besteak beste.

En una imagen de archivo, protesta por la despenalización del aborto. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Abortuaren Legearen Kontrako Euskal Herriko Plataformak deituta, larunbat honetan, mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herri ezberdinetan.

Gobernu espainolak onartu duen lege aurreproiektuaren aurrean, doan eta aske abortatzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

Honakoak dira deialdi nagusiak:

Bilbo: PPren egoitza aurrean (13.00).

Donostia:Bulebarrean (13.00).

Gasteiz: Ama Zuriaren plazan (12.30).

Iruñea: PPren egoitza aurrean (13.00).