Espetxe politika aldatzeko eskatu dute Martutenera eginiko martxan
Euskal presoen senide eta lagunek martxa egin dute Martuteneko espetxera, eta eskubideen urraketarik ez gertatzeko, bestelako espetxe politika bat aldarrikatu dute.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Urtero legez, presoen senide eta lagunek martxa egin dute Martuteneko espetxera.
Egia eta Hernanitik ateratako zutabe banatan egin dute presondegirako bidea, eta euskal presoek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatu dituzte. Bereziki gogoan izan dute Sevilla II espetxean daudenen egoera latza.
Hori dela-eta, espetxe politika aldatzearen beharra nabarmendu dute, eta datorren urtarrilaren 11n Bilbon egitekoa den Tantaz Tanta ekimenean parte hartzeko deia egin dute.