Berrehundik gora etorkin iritsi dira Melillara, hesia gaindituta
Estatu espainola eta Maroko banatzen dituen hesia gainditzen saiatu dira ehunka lagun, eta 200 baino gehiagok lortu dute beren helburua, polizia iturrien arabera.
NAIZ.INFO
MELILLA
Europa Press agentziak aipatutako polizia iturrien arabera, ostiral goizeko lehen orduan ehunka etorkinek egin dute hesia gainditu eta Melillara sartzeko saiakera.
Arroyo de Benienzar herrian burutu dute saiakera.
Horietatik, berrehundik gora iritsi dira Melillara, eta etorkinak hartzeko zentrorantza abiatu dira.