Ikasle grebaren harira Iruñean atxilotuetako lau gazte aske utzi dituzte, karguekin
Euskal Herri osoan burutu zen greba eguneko protesten harira bederatzi lagun atxilotu zituzten Iruñean. Bost atzo bertan utzi zituzten aske, adingabeak zirelako. Beste hiru gaur goizean aske utzi dituzte, karguekin, epailea aurretik pasa ondoren. Laugarrena ere kalean da, baldintza berberekin.
Gobernu espainolak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, atzo Iruñean atxilotu zituzten gazteetako hiru aske gelditu dira goizean, karguekin, epailearen aurretik pasa ondoren.
Laugarren lagun bat arratsaldean geratu da aske, epailearen aurretik igaro ondoren. «Desobedientzia eta autoritearen aurkako atentatua» egitea edozten diote. Karguekin irten da kalera.
Horiez gain, beste bost lagun atzeman zituen poliziak, baina guztiak atzo bertan geratu ziren aske, adingabeak zirelako.
Bilboko protestetan lau gazte atxilotu zituzten, eta ordu batzuren buruan askatu zituzten denak.
Ikasle greba dela-eta, milaka gazte atera ziren kalera atzokoan. Ondotik ere zenbait mobilizazio eta itxialdi burutu dira.