Manex Pagola, Erramun Bachoc eta Patrice Rouleau omendu dituzte Sarako Idazleen Biltzarrean
Manex Pagola, Erramun Bachoc eta Patrice Rouleau omendu dituzte gaur eguerdian Idazleen Biltzarrean. 120 idazle inguru eta jende andana bildu dira Sarako kiroldegian.
Eguraldi onak lagunduta, jende ugari bildu da gaur Saran, Idazleen Biltzarraren 31. edizioan, idazleak eta irakurleak elkar topatzeko urteroko hitzorduan.
120 idazle hurbildu dira Ipar Euskal Herriko argitaletxeen bilgune erreferente bilakatu den biltzar honetara eta euskal kulturaren hiru pertsonaia entzutetsu saritu dituzte: Manex Pagola Antropologia Sozialean eta Kulturalean doktorea, kantu hitzen eta musiken egilea eta Baionako Euskal Erakustgiko kargudun ohia; Erramun Bachoc soziolinguista, filosofian doktorea, Euskal Kultur Erakundeko buru ohia eta euskaltzalea; eta Patrice Rouleau marrazkilaria
Goizean, gainera, Euskaltzaindiak hiru liburu berri aurkeztu ditu, besteak beste Piarres Charritton eta Battittu Coyosen lanak.
Jean Haritschelhar euskaltzainburu izandakoa ere gogoan izan dute; iaz omendu zuten Biltzarrean irailean zendu zen baigorriarra.