Manifestazioak larunbatean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, errepublikaren alde
Errepublikaren alde manifestazioak deitu dituzte heldu den larunbaterako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Bilbon manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik irtengo da 20.00etan; Gasteizen Ama Zuriaren plazatik ordu berean; Donostian Bulebarretik, 19.00etan eta Iruñean autobus geltokitik, 18.00etan.
Ezker Anitza-IUk manifestazioetan parte hartzeko deia egin du eta prozesu konstituziogile berri baten alde egin du, «errepublikarra eta hiritarrei kendu dizkiguten eskubide sozialak itzultzeko apustuaren alde egiten duena».