Eduardo Barinaga izango da ETBko zuzendari berria
Eduardo Barinaga produktorea izango da ETBko zuzendari berria, Pello Sarasolaren ordez.
NAIZ
BILBO
Maite Iturbe EiTBko zuzendariak Eduardo Barigana proposatu du ETBko zuzendarirako. Pello Sarasolak martxoan utzi zuen kargua eta ordutik hutsik zegoen.
Barinaba bilbotarra da, Magisteritzan diplomatua eta Informazio Zientzietan lizentziaduna, eta zinema, telebista eta animazioaren alorrean ibilbide profesional luzea du.
Iturbek hilaren 22an helaraziko dio proposamena EiTBren Administrazio Kontseiluari iruñean egingo duen bileran.