Zigor politikoen kontrako protestak, Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Gaur eguerdian HB, EH eta Batasunaren aurka emandako zigor epaiaren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian.
NAIZ
Sortuk deitutako elkarretaratzeek hainbat eragileren babesa izan dute, tartean ELA sindikatuarena, eta jende andana batu da asteazkenean kaleratutako epaiaren aurkako protestetan.