Bilbao Basketek Tobias Borg suediarra fitxatu du
Tobias Borg eskolta suediarra fitxatu du Bilbao Basketek, denboraldi baterako.
NAIZ
BILBO
Bilbao Basketek jakinarazi duenez, Tobias Borg antolatzaile-eskolta fitxatu du datorren denboraldirako.
Jokalari suediarrak 20 urte ditu eta 1,84 metroko altuera du. Gaur goizean mediku azterketa egin diote eta datozen orduotan entrenamenduekin hasiko da, taldeko gainontzeko kideekin.