INFO

Ibon Iparragirreri espetxealdi arindua ukatu dio Castro epaileak

Gaixotasun larria duen Ibon Iparragirre presoari espetxealdi arindua aurreikusten duen 100.2 artikulua ukatu egin dio Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak.

Ibon Iparragirreren askatasunaren aldeko mobilizazioa, Ondarroan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Ibon Iparragirre ondarroarrari 100.2 artikulua aplikatzea baztertu du Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro espetxe-zaintzako epaileak, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Artikulu horrek espetxealdi arindua aurreikusten du, larriki gaixo dauden presoentzat.

Iparragirrek gaixotasun larria du –hiesa– eta 2011ko urritik etxean zegoen, espetxealdi arinduan. Aurtengo martxoan atxilotu eta espetxeratu egin zuten berriro, hasiera batean Basaurin. Apirilean ordea, Navalcarnerora urrundu zuten.