INFO

Euskal errepublika aldarrikatu du Independistak sareak

Bilboko erdigunea kolore berdez jantzi dute Independentistak sareko kideek Hispanitatearen egunean Espainiako estatuaren «ukazioa eta inposizioa» salatzeko.

Independentistak sareak antolaturiko manifestazioa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Este navegador no soporta el elemento video.


Independentistak sarearen kolore berdeak Bilboko erdigunea hartu du igande eguerdian. «Gora Euskal Errepublika!» lemapean manifestazioa egin dute plaza Biribiletik plaza Eliptikora, Bilboko kale nagusian zehar.

Manifestazio «dinamiko eta parte hartzailea» izan da eta goizean berdez tintatuta agertu dira Bilboko erdiguneko hainbat iturritako urak. Aldi berean, mobilizazioan zehar sektorekako aldarrikapen ezberdinak egin dituzte indepedentziaren beharra azpimarratuz.

Hispanitatearen eguna dela-eta Simon Bolivarren panpin handi bat ikusi ahal izan da manifestazioan Estatu espainiarretik independentzia lortutako Hego Ameriketako herriak gogora ekarriz.

Txutxi Ariznabarretak hartu du hitza manifestazioaren amaieran eta independentziarako eskubidea defendatu du.