Nagore Mujikaren aurkako «muntaia» salatu dute Deustuan
Ehunka lagunek bat egin dute Nagore Mujikaren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko herritarrek eta hainbat eragilek deituta Deustuan egin duten manifestazioarekin. Mujika presente egon da eta jasotako babesa eskertu egin du.
NAIZ
BILBO
«Konponbideari erasorik ez» lelopean, ehunka lagunek manifestazioa egin dute Deustuan Nagore Mujikaren aurkako «muntaia» salatzeko.
Villenako espetxean bisita bat egin ondoren atxilotu zuten Mujika eta Auzitegi Nazionalak haren espetxeratzea agindu zuen. Bi egun beranduago, aske utzi zuten.
Pasatakoaren ostean, jasotako babes eta elkartasuna eskertu egin ditu Mujikak.