Torturaren aurkako mobilizazioak Euskal Herri osoan
Auzitegi Nazional espainolean 28 gazteren aurkako epaiketari berrekin diotela-eta, torturaren aurkako mobilizazioak antolatu dituzte egun osoan Euskal Herrian.
NAIZ
IRUÑEA
Hainbat egunetako etenaren ostean, gaur ekin diote berriro Auzitegi Nazional espainolean 28 gazteren aurkako epaiketari. Azken saioetan bezala, polizien txanda da gaur eta, horren harira, torturaren aurkako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herri osoan.
Goizetik hasita, herrietan eta ikastetxeetan elkarretaratzeak, tortura simulazioak eta manifestazioak egingo dira. Iruñean goizean egin dute kontzentrazioa, eta Gasteizen (17.30), Donostian (19.30) eta Bilbon (19.30) izango dira mobilizazioak.