INFO

Mikel Korta aske geratu da

Mikel Korta presoa aske geratu da gaur goizean, Mansillako espetxetik. 18/98 auziaren baitan espetxeratu zuten, Xaki atalean.

Mikel Korta, Mansillako kartzelatik atera berria. (NAIZ)

Zazpi urte eta erdi espetxean egin ostean, Mikel Korta ordiziarra aske geratu da gaur goizean, Mansillako kartzelatik.

Korta 18/98 auziaren baitan atxilotu eta zigortu zuten, Xaki atalean. Hasieran Auzitegi Nazionalak hamaika urteko kondena ezarri zion, baina Auzitegi Gorenak zazpi urte eta erdira jaitsi zuen.