Aplikazio informatiko batek ekiditen du pertsona batek bi aldiz bozkatzea
Kataluniako kontsultako antolakuntzak erroldarako sarbiderik ez badu ere, aplikazio informatiko baten bidez ekiditen da pertsona berberak bi aldzi bozkatu ahal izatea.
naiz
bartzelona
Kataluniako kontsultan zuhurtziaz ari dira lanean. Erroldarako sarbiderik ez dute izan galdeketa antolatzerako orduan eta horrek egoera are gehiago zailtzen du. Nolanahi ere, aplikazio informatiko baten bitartez bozkatzen duen oro erregistratzen dute. Hartara, pertsona berberak behin baino gehiagotan bozkatzea ekiditen dute.
Aplikazio informatiko bati esker eragozten dute pertsona batek bi bider bozkatzea. #a9kat pic.twitter.com/3Nk6Lz5Gns
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) November 9, 2014