Jabi Agirre preso azpeitiarra aske geratu da
Ia 12 urteko espetxe zigorra bete ostean igande goizean atera da Sevilllako espetxetik. Jabi Agirre 2003an atxilotu zuten Estatu frantsesean eta 2008tik Estatu espainiarreko kartzeletan egon da preso.
NAIZ
Jabi Agirre Odriozola preso azpeitiarra igande goizean aske geratu da ia 12 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Sevilla II-ko espetxetik atera da.
Agirre 2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Frantzian, Bourges herrian, Xabier Etxeberria azpeitiarrarekin batera. ETAko kide izatea egotzita 2004an epaitu eta 2008ko azaroa arte bete zuen zigorra Estatu frantsesean.
Euroaginduaren bitartez, Estatu espainolera estraditatu zuten eta 2010ean sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAri laguntzea egotzita.