INFO

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria Sevillako kartzelara joango da larunbatean

Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria Sevilla II espetxean dauden bi euskal preso bisitatuko dituzte larunbatean, iazko martxoan Giza Eskubideen Batzordean onartu zen mandatuaren baitan.

Lohitzune Txarola, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, artxiboko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako lehendakaria eta Inko Iriarte Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria joango dira Sevilla II kartzelara bi preso bisitatzera.

Iazko martxoan Berdintasun politika, Giza Eskubide eta Oroimen historikoaren batzordeak ebazpen bat onartu zuen, espetxe horretan dauden presoak bisitatzeko eskatzen zuena. Azaldu dutenez, kartzelako zuzendariarekin ere bilera egin nahi zuten baina hainbat tramite egin dituzte eta guztietan ezezkoa jaso dute.

Larunbatean joango dira Txarola eta Iriarte espetxera, presoek hala eskatuta. Ebazpena onartu eta zortzi hilabetera izango da bisita, espetxeetako arduradunek Batzar Nagusien baimena tramitatzeko «arazoak» jarri baitituzte.