HSBCren aurkako ekimena egin du Bizi mugimenduak Baionan
Zerga iruzurraren aurkako ekintza egin du Bizi mugimenduak HSBC bankuak Baionan duen egoitzan. Altzairuak eraman dituzte bertatik eta ‘Bankuen liburu beltza’ utzi dute bertan.
NAIZ
BAIONA
Ekintza «ikusgarria» egingo zuela zuen iragarrita Bizi mugimenduak; eta halakoa izan da medioen erantzuta. HSBC bankua izan du jomugan ekimenak, zerga iruzurra salatu asmoz.
Hala, bankuak Baionan duen sukurtsalean sartu dira Bizi mugimenduko 17 kide eta bertako altzairuak eraman dituzte euren lokalera. Era berean, ‘Bankuen liburu beltza’ eman die bertako langileei, nahiz eta zuzendaria ez den agertu.