Deklaratzera deitu dute Bizi mugimenduko lehendakaria HSBC bankuaren aurkako ekintzagatik
Ostegun honetan Bizi mugimenduak HSBCren Baionako sukurtsalean egin zuen ekimena medio, deklaratzera deitu dute otsailaren 17rako Jean-Noël Etcheverry mugimenduko lehendakaria, «lapurreta» delitua egotzita.
NAIZ
BAIONA
«Lapurreta» delitu bat medio, Baionako komisaldegian deklaratu beharko du hilaren 17an Jean-Noël Etcheverryk, Bizi mugimenduko lehendakaria.
Egozten delitua ostegun honetan mugimenduak HSBC bankuaren Baionako sukurtsalaren aurka egindako ekimenean dago oinarritua. Ordukoan, altzairu guztiak eraman zituzten sukurtsaletik.