Alberto Plazaola bilatu eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak
Auzitegi Nazional espainolak Alberto Plazaola bilatu eta atxilotzeko agindua eman du, espetxera itzuli dadin, Gorenak hura aske uzteko erabakia baliogabetu zuelako atzo.
NAIZ
DONOSTIA
Auzitegi Nazionaleko Lehen Zigor Aretoak Alberto Plazaola oñatiarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman du, espetxera itzul dadin.
Auzitegi Gorenak atzo baliogabe utzi zuen Plazaola bera eta Santiago Arrozpide aske uzteko abenduan epaileek hartutako erabakia. Fiskaltzak ebazpen hari helegitea jarri zion, zigorrak zenbatzeko Europako araua gaizki intepretatzen zela argudiatuta.
Atzo bertan, Gorenaren erabakitik ordu gutxira, Guardia Zibila Plazaola atxilotzera joan zen Oñatiko bere etxera, baina ez zuen bertan aurkitu.