INFO

Korrika txikiek aurrea hartu diote lasterketa erraldoiari

Gaur arratsaldean Urepelen abiatuko den Korrika handiari aurrea hartu zioten atzo Euskal Herri osoan barna izan ziren dozenaka Korrika txikiek. Lasterketa erraldoiarekin batera, erreplika txiki gehiago ere izango dira plaza eta kaleetan hurrengo egunetan, betiere euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabalduz. Bitartean, Urepelen jai giroa gori-gori dago atzotik.


Urepeleko hitzorduaren aurretik, herri askotan umeek altxatu zuten lekukoa atzo euskararen aldeko mezu ezberdinak zabalduz. Leloa, kanta eta ibilbidea eskolan landu ostean, zirrarak sortzen dituen Korrikaren furgoneta argitsu, zaratatsu eta koloretsuaren zain daude asko. Bitartean, eskolako lagunekin Korrikaren bertsio txikiak egiteko aukera izan dute jada hainbat herritan, batez ere Gipuzkoa aldean.

Hernani, Azpeitia, Azkoitia Errezil, Getaria, Zarautz, Orio edota Zumaian atzo bertan izan ziren korrikaldiak, petoak eta guzti, edizio honetako kantaren doinu eta letraren erritmora. Horrela, lekukoa eramateko ohorea izan zuen askok ikaskideen ondoan.

Hurrengo egunetan jarraituko dute txikienek euskararen aldeko mezuak zabaltzen Korrika handiarekin batera.

Bitartean, Urepelen nabaria zen atzerako kontuaren giroa. Komunikabide asko zegoen jada herrian, gaurko emanaldiak prestatzen. Izan ere, Urepelera joateko garraioari buruzko oharrak zabaldu dituzte Korrikaren webgunean. Gogorarazi dutenez, atzotik ezin da Urepelen aparkatu, eta gaur bidea itxita egongo da 09.00etatik 18.00etara eta aparkaleku bereziak prestatu dituzte autoentzat eta autobusentzat. Hori dela-eta, lotura zerbitzua izango da 11.00etatik 18.00etara.

Autoz eta karabanaz hurbiltzeko asmoa dutenei, Alduden utzi eta Urepelera heltzeko aipaturiko lotura zerbitzuak erabiltzeko deia egin dute. Informatu dutenez, Baigorrin eta Donibane Garazin karabanentzako aparkaleku egokituak daude eta bi herri horietan autobusak egongo dira 11.00etatik 15.00etara.

Orokorrean, Korrika hasi baino 30 minutu lehenago herrira heltzea da gomendioa.

Bestalde, ez da begi bistatik kendu behar Korrika Kulturalaren egitaraua. Azken txanpan sartzen bada ere, oraindik deialdi ugari ditu. Gaur bertan, Urepelen bertan ikuskizun ugari utziko ditu 11.00etatik aurrera. Denboran hurbilen daudenen artean: Lauka Teatro konpainiaren «Amodioaren Ziega» antzezlana izango da ikusgai Baigorrin bihar, eta larunbatean, Baionako Jean Dauger zelaian, «Euskara jalgi hadi zelaira» errugbi partida jokatuko dute Euskal Herria XV eta Bretainia taldeek.

UPN obliga a cambiar el recorrido en Iruñea por una procesión

El recorrido de la Korrika en Iruñea tendrá que ser modificado, ya que UPN ha priorizado el traslado de una imagen de la virgen Dolorosa de un templo a otro de la ciudad, mudanza que corre a cargo de Hermandad de la Pasión de Nuestro Señor Jesucristo. AEK había solicitado el permiso del recorrido en setiembre y hace tres semanas introdujo algún cambio de poco calado. Sin embargo, el pasado jueves se comunicó la anulación del recorrido debido a la existencia de la procesión, pese a no constar que la hermandad haya solicitado permiso al Consistorio. El recorrido alternativo que propone el Ayuntamiento no satisfizo a los responsables de AEK, ya que que tenía puntos peligrosos, por lo que se sigue negociando. Aritz INTXUSTA