Maiatzaren 7an jakinaraziko du Parisko Auzitegiak Ibon Fernandez Iradiren zigorra etengo duen ala ez
Parisko Auzitegiak maiatzaren 7an jakinaraziko du Ibon Fernandez Iradiren zigorra eteten duen ala ez. Gaur aztertu dute gaia, azken asteetan medikuek esklerosi anizkoitza euskal presoaren osasun egoera berriz aztertu eta gero.
Maiatzaren 7an emango du jakitera Parisko Auzitegiak Ibon Fernandez Iradiren zigorra eteten duen edo ez, gaixo dagoen euskal presoak helegitea jarri eta gero. Gaur aztertu dute gaia frantses Estatuko hiriburuan azken asteetan osasun egoeraren inguruko txosten berria aurkeztu eta gero.
Auzitegiak 3. mediku txosten bat eskatu zuen, haren askatasunaren inguruan erabaki aurretik. Auzitegiak bi mediku izendatu zituen txostena egiteko. Maritxu Paulus Basurco abokatuak eta Emilie Martin Bagoazeko kideak azaldu zutenez, azterketa «oso baldintza txarretan» egin zioten lasartearrari.
Fernandez Iradiren abokatua den Maritxu Paulus-Basurcok adierazi duenez, «ez da harrigarria». Era berean, gogoratu egin du aurretik agertu zutela txosten honekin konforme ez zeudela.
Aldiz, Espetxeen Nazioarteko Behatokian osasun aferen arduraduna den, Francois Besek adierazi duenez «espetxea ez da bateragarria zaintza on baterako».
Txostenean bi mediku horiek onartu zutenez Fernandez Iradiren gaixotasunak jarraipen berezia eta arreta pluridiziplinarra behar du, eta bere egoerak okerrera egingo duela. Hala ere, egoera hori espetxean egotearekin «bateragarria» dela adierazi zuten. Zentzu honetan, presoak «hiltzear egon arte» edukiko dutela adierazi zuen.