Hassanna Aalia ekintzaile sahararraren kanporaketa bertan behera utzi dute
Twitter bidez zabaldutako informazioaren arabera, Auzitegi Nazionalak onartu egin du Hassanna Aaliak aurkeztutako babes helegitea eta kanporaketa bertan behera utzi du.
NAIZ
Hassana Aalia ekintzaile sahararraren kontrako kanporatze agindua bertan behera utzi du Azuitegi Nazionalak. Twitter bidez zabaldutako informazioaren harira, Aalia-k aurkeztutako babes helegitea onartu du epaitegiak.
Auzitegi militar batek, «bermerik gabeko epaiketa» baten ondoren, bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion, 2010ean Gdeim Izik-en antolatu zuten kanpalekuan parte hartzeagatik. Asilo eskaera ukatzeaz gain, Estatu espainoletik alde egiteko epea jarri zioten, baina babes helegitea onartu du Auzitegi Nazionalak.