INFO

Oier Oak Paris inguruan bizi beharko du aske geratu ostean

Larunbat honetan kartzelatik aterako da Oier Oa, baina Paris mendebaldean dagoen Saint-Germain-en-Laye herrian bizi beharko du.


Kartzelatik atera baino egun bat lehenago jakin zuten Oier Oaren senideek konfinatua izango dela. Kazeta.eus hedabideak jakinarazi duenez, Paris mendebaldean den Saint-Germain-en-Laye (Yvelines) herrian bizi beharko du. Aldi berean, egunean hiru aldiz izenpetu beharko du komisaldegian.

Duela lau urte preso dago preso Oier Oa eta apirilaren 4an aske geldituko da. Xantiana Cachenaut abokatuak bere familiarengatik hurbilago bizitzek skaera egin du. Aldi berean, euskal presoaren familiak Larresoron aske gelditzea aldarrikatu du. Oari babesa adierazteko, apirilaren 11an Larresoron manifestazio bat deitu dute, arratsaldeko 17.00etan aterako dena.