Aske da Josu Rodriguez berangoztarra
Hiru urteko espetxe zigorra beteta gaur utzi dute aske Josu Rodriguez berangoztarra. 2012an espetxeratu zuten gaztea, bost urte lehenago Uribe Kostan egindako sarekada baten harira. Hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, orduan salatu zutenaren arabera inkomunikazio egoeran sinarazitako deklarazioetan oinarrituta.
Etxean da Josu Rodriguez berangoztarra hiru urteko espetxe zigorra bete ostean. Lehen harrera egin diote lehenbizi Berangon eta Algortan gero. Rodriguez 2012an espetxeratu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri eta gero. Kale Borrokan aritzea egotzi zioten orduan eta auzipetuek inkomunikazio aldian sinarazitako deklaraziotan oinarrituriko zigorra izan zela salatu zuten.
Soriako espetxetik gaur irten da.