‘Jostunak’ dokumentaletik kanpo geratu ziren istorioak bilduko dituzte ‘Jostunak+’ proiektuan
‘Jostunak+’ proiektua abiatu berri du Gure Esku Dago ekimenak. Bertan, ‘Jostunak’ dokumentaletik kanpo geratu ziren istorioak bilduko ditu. Bestalde, asteburu honetan Ehuntze Egunak ospatuko direla gogoratu du.
‘Jostunak’ dokumentalaren produkzio lanetan zebiltzala ohartu ziren Gure Esku Dago ekimeneko kideak lanean ezin izango zituztela eurek nahi beste istorio kontatu, «ez eta guk nahi beste jostun erakutsi». Hori horrela, baina, kanpoan geratu ziren istorioak kontatzeko gogoz geratu ziren dinamikako kideak. Horren harira sortu dute ‘Jostunak+’ proiektua.
120 emanaldi inguru izan ditu dagoeneko ‘Jostunak’ dokumentalak, eta orain bertan agertzen ez diren beste hainbat istorio kontatzeko asmotan datoz, «istorio horietako protagonista diren jostunak kamera aurrean jarrita».
Gaur bertan, jada, hiru jostun berri ezagutzeko aukera eman dute: Donostiako Nagore, Erandioko Koldo eta Larrabetzuko Alaia, eta, aurrerantzean, astero jostun berri bat ezagutu ahal izago da. «Astero Gure Esku Dago dinamikaren baitako istorio berri bat, protagonistak berak kontatua», adierazi dute dinamikako kideek.
Elkarlanean egindako proiektua da gaur aurkeztu berri dutena. EHU-UPV, MU eta Gure Esku Dagoren arteko elkarlanari esker ikusi du argia, bertako ikasleak erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikan egitenari diren praktikei esker.
Ehuntze Eguna
Bestalde, Gure Esku Dagotik gogorazi dute asteburu honetan Ehuntze Eguna ospatuko dela herri eta auzo askotan.