Santos Sagardui zendu da
Santos Sagardui zornotzarra zendu da gaurko gauean. Urtetan Etxerat elkartearen lehendakaria izandakoa eta Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso politiko ohiaren aita.
NAIZ
ZORNOTZA
Santos Sagardui zendu da bart. Zornotzarra Etxerateko lehendakaria izan zen urteetan, eta euskal presoen senideen elkarteak berak baieztatu du albistea.
Sagarduiren semea Europan urte gehien eman dituen presoa da, espetxean 31 urte eman bait zituen Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ euskal presoa.
2011 urtearen hasieran GARAk Santos Sagardui bera eta Begoña Moja bikotea elkarrizketatu zituen. Hona hemen bideoa.
Entrevista a Begoña Moja y Santos Sagardui from Gara Bideoak on Vimeo.