INFO

Uko egin dio Santi Arrozpidek epailearen aurrean deklaratzeari

Ustez 1986an Luis Antonio Buron Barba Estatu espainiarreko fiskal nagusi zena hiltzen ahalegintzeagatik epaitu dute Santiago Arrozpide. Bada, uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeari, eta aske utz dezatela galdegin du.

Santiago Arrozpide, Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalean. (POOL EFE)

Estatu espainiarreko Auzitegi Nazionalean izan da astelehen honetan Santiago Arrozpide, ustez 1986an Estatuko fiskal nagusi zen Luis Antonio Buron Barba hiltzen ahalegintzeagatik. Bada, uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeari, eta bere askatasuna galdegin du.

Jose Manuek Soares Gamboa izan da bere aurka testifikatu duena. Ines del Rio eta Inma Noble Goikoetxea ere bertan izan dira, baina eurek ez dutela ezer oroitzen adierazi dute.

Juan Antonio Javaloy fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Arrozpiderentzat, defentsa abokatuak bere askatasuna galdegin duen bitartean, bere aurkako delituak ez direla frogatu uste duelakoan.

Pasa den abenduan geratu zen aske Arrozpide, zigorren metaketaren harira Europak ezarri zuen legedi berria zela eta. Bada, 40 egun beranduago atxilotu zuten Lasarten, ustez Buron Barbaren hilketa ahaleginean eta Juan Fructuoso Gomezen heriotzan parte hartu zuelakoan.