Xabier Fernandez de Gamarra presoa aske geratu da
Xabier Fernandez de Gamarra preso gasteiztarra aske geratu da, zortzi hilabete espetxean egin ostean.
NAIZ
GASTEIZ
Etxeratek jakinarazi duenez, Xabier Fernandez de Gamarra gaur goizean atera da Villabonako espetxetik, azken zortzi hilabeteak preso egin ostean.
Gasteiztarra 2014ko azaroan atxilotu zuen Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalak lehendabizi eta Gorenak ondoren «desordena publikoak» leporatuta ezarri zioten zigorra betearazteko.