Gure Esku Dagoren I. Bandera ekainaren 14an jokatuko da, Lekeitioko uretan
Lekeition jokatuko da, ekainaren 14an, Gure Esku Dagoren lehen Bandera. Ostegun honetan eginiko aurkezpenean iragarri dute 31 traineruk hartuko dutela parte.
Isuntzaren Ekaitz elkartean egin dute aurkezpena eta bertan Gure Esku Dagoko kideekin batera izan dira Isuntza Arraun Elkateko eta Lekeitioko Udaleko ordezkariak.
Ekainaren 21an Gure Esku Dagok burutuko dituen ekitaldi jendetsuak iritsi aurretik, hilaren 14an Lekeition azken ziabogan emango ute buelta.
Gure Esku Dagoren I. Bandera goizeko 11.00etatik aurrera izango da jokoan. Guztira 31 traineruk hartuko dute parte, horietatik 5 emakumezkoenak eta 26 gizonezkoenak.
Maila desberdinetan jokatzen duten traineruek hartuko dute parte estropadan: Emakumezkoek, eta gizonezkoetan ACT mailakoek, ARC 1 ligakoek eta ARC 2 ligakoek.
Azaldu dutenez, arraunak eta Gure Esku Dagok «antzekotasun handia» daukate. «Denok arraun egin ezean, ezingo baitugu aurrera egin, behar denean ziabogetara heldu, eta helmugara iritsi», nabarmendu dute.
«Borondate anitzek osatzen dute gure trainerua –gaineratu dute–, eta traineru berean goaz helmugara arte».