INFO

PSEk uko egin dio Albizturko alkatetza hartzeari

PSEk ez du Albizturko alkatetza hartuko. Alderdi horretako zazpi hautetsiek uko egin diote zinegotzi aktak jasotzeari eta, ondorioz, gestora bat osatu beharko da Udala kudeatzeko.


PSEk 13 boto jaso zituen Albizturren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan, botoen %7,65. Aurkeztu zen alderdi bakarra izan zenez, zazpi zinegotzi zegozkion.

NAIZek jakin duenez, ordea, uko egin dio PSEk alkatetzari eta hautetsiek ez dituzte zinegotzi aktak jasoko. Ondorioz, gestora bat osatu beharko da Udala kudeatzeko.