Iruñeko udal gobernu berriak lehen bilera egin du
Joseba Asiron alkatea buru zela, Iruñeko udal gobernuak lehen bilera egin du gaur goizean. EH Bilduk lau ordezkari ditu gobernu-batzordean, Geroa Baik hiru, Aranzadik bi eta I-Ek bat.
NAIZ
IRUÑEA
Iruñeko udal gobernu berriak goizeko 9.30ean egin du bere lehen bilera, Joseba Asiron alkatea buru zela.
Gobernu-batzordea EH Bilduko lau zinegotzik, Geroa Baiko hiruk, Aranzadiko bik eta I-Eko batek osatzen dute.
Asiron larunbatean izendatu zuten Iruñeko alkate eta atzo kargu berria estreinatu zuen Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun arloko langileei bisita eginez.