INFO

Konponbidearen aldeko manifestazioa, uztailaren 18an Donibane Garazin

Ortzaizeko atxiloketak direla-eta sortutako sostengu komiteak Euskal Herri osoko herritarrak, eragile sozial eta politikoak deitu ditu datorren larunbatean, uztailak 18, «Errepresiorik ez, konponbidea orain» lelopean Donibane Garazin antolatu duen manifestazioan parte hartzeko.

Ehunka lagun izan dira agerraldian. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Polizia frantsesak erabilitako indarkeria salatzeko eta Ortzaizen atxilotutakoak askatzea eskatzeko agerraldia burutu dute goizean. Ehunka lagun izan dira prentsaurrekoan eta datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela iragarri dute. Arratsaldeko 17.00etan izango da mobilizazioa Donibane Garazin.

Aldi berean, Jojo Bidart kazetariak, kazetari gisa salaketa jarriko duela iragarri du agerraldian. Astearte gaueko operazioaren harira, poliziek tripan zauritu zuen gomazko pilota batekin atxiloketak salatzeko burutzen ari ziren elkarretaratzearen aurka oldartu ondoren. Zaurituak izan ziren beste hiru herritarrek ere salaketa jarriko dutela azaldu dute.