Erasok maldan behera jarri dio kanporaketa Athletici
Ez da ustekabekorik izan eta Athleticek ia erabakita utzi du kanporaketa, San Mamesen Inter Bakuri 2-0 irabazita. Javi Eraso jokalari iruindarrak egin ditu bi golak, debutaren egunean.
NAIZ
BILBO
Talde bizkaitarrak ia-ia eskuan dauka Europa Ligarako hurrengo faserako txartela, ostegun honetan aise nagusitu baitzaio Azerbaijango Inter Bakuri San Mamesen.
Lezaman hazi zen Javi Eraso iruindarrak debuta egin du Athleticekin eta kostako zaio ahazten, berak sartu baititu neurketako bi golak, 12. eta 48. minutuetan, hain zuzen.
Aurkariak maila kaskarra erakutsi du San Mamesen eta talde zuri-gorriak aukerak izan ditu abantaila handiagoa lortzeko, baina edonola ere hanka eta erdi dauka hurrengo fasean.
Datorren ostegunean jokatuko dute itzuliko partida.