INFO

Arangoitik auzotar batek pairatutako eraso faxista salatu du

Elkarretaratze bat burutu dute Arangoitin auzotar batek pairatutako eraso faxista salatzeko. Gazteari «babes osoa» azaldu nahi izan diote eta Arangoiti «antifaxista dela» azpimarratu dute.

Arangoitin eraso faxista salatu dute. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Ehunka lagun bildu dira Arangoitin auzotar batek jasan zuen eraso faxista salatzeko, Bilboko Uriolak argitaratu duenez. Bertan hamar minutuko elkarretaratze ixila burutu dute.

Arangoitik oauzo elkarteak eraso hauei denen artean aurre egiteko beharra azpimarratu du. «Arduratuta gaude, beldurra gainditu behar dugu, baina denok batera». Bertan izan dira EH Bildu, UdalBerri eta Ganemoseko hainbat zinegotzi ere.

Elkarretaratzearen amaieran «Arangoiti antifaxista» eta «naziak kanpora» oihuak entzun dira. Modu honetan, «onartezinak» diren eraso hauek arbuiatu nahi izan dituzte.