Joseba Agirretxea, Gipuzkoako EAJren hautagaia espainiar Kongresurako
Gipuzkoako EAJk espainiar Kongresu eta Senaturako hautagaiak aurkeztu ditu. Joseba Agirretxea da zerrendaburu Kongresurako eta Maria Jesus Aranburu Senaturako. Hauekin osatu dute Arabak eta Bizkaiak aurkeztutako zerrendak, eta ostiralean ospatuko duten asanbladan egingo dute aukeraketa.
Joseba Agirretxea eta Maria Jesus Aranburu izango dira Gipuzkoako EAJren hautagaiak espainiar Kongresu eta Senaturako hauteskunde orokorretarako. Hala erabaki zuten atzo Donostian burututako lurralde asanbladan. Zerrenda honek, Bizkaia eta Arabakoekin batera, hautagaitza jeltzalea osatuko du eta, EBBk proposatuta, hurrengo ostiraleko Aberri Batzarrean bozkatua izango da.
Kongresurako zerrenda Joseba Agirretxea Urresti, Estibalitz Alkorta Barragan, Iñigo Barandiaran Benito, Garbiñe Menidabal Mendizabal, Carmen Solorzano Sánchez, Rafael Uribarrren Axpe, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi, Maribel Vaquero Montero eta Nerea Zubizarreta Artetxek osatzen dute.
Senaturakoa, ordea, María Jesús Aranburu Orbegozo, Irune Berasaluze Lazkano, Edurne Egaña Manterola, Vitoriano Gallastegi Altube, María Eugenia Iparragirre Benposta, Carlos Ormazabal Urbizu, Imanol Kerejeta Aierdi, María Luisa Ustarroz Baile eta Xabier Zabala Zeberio.