INFO

Elkarretaratzeak Baigorriko atxiloketak salatzeko

‘Errepresiorik ez! Konponbidea orain!’ lemapean bildu dira Baigorriko landetxearen aurrean, atxiloketak salatu eta bake prozesuaren alde eragiteko. Baina ez da mobilizazio bakarra izan, Oiartzunen eta Irunen ere elkartu dira hainbat bizilagun.

Este navegador no soporta el elemento video.


Baigorrin eman diren Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxo Floresen atxiloketak salatzeko hainabt elkarretaratze burutu dira Euskal Herrian. Atxiloketak izan diren landetxearen atarian bertan, 19:00ean elkartu dira hainbat pertsona, ‘Errepresiorik ez! Konponbidea orain!’ lelopean.

Polizia frantsesak 22:00ak baino zerbait lehenago alde egin du bertatik eta manifestariei gasa jaurti diela jakinarazi du Kazetak. Tentsio uneak izan dira.

Era berean, Irunen, Sorzabalen herrian ere elkartu dira bizilagunak, eta Oiartzunen, Doneztebe plazan, lelo berdina erabili dute «bake prozesuari egindako erasoa» salatzeko.