INFO

Mobilizazio egun nazionala deitu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak azaroaren 28rako

‘Inposiziorik ez! Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki!’ lelopean mobilizazio egun nazionala deitu du Hezkuntza Topaguneen Plataformak azaroaren 28rako. Gasteiz, Donostia eta Bilbon manifesataldi koloretsuak burutuko dituzte eta Iruñean asanblada ireki bat ospatuko dute. Gaur Santutxun eta Sestaon kalejirak antolatu dituzte.

Sestaon eta Santutxun kalejirak egin ditu Hezkuntza Topaguneen Plataformak. (ARGAZKI PRESS)

Azaraoaren 28an mobilizazio egun nazionala ospatuko du Hezkuntza Topaguneen Plataformak. Honen baitan, manifestaldi koloretsuak burutuko dituzte Bilbo, Gasteiz eta Donostian ‘Inposiziorik ez! Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki!’, lemapean. Era berean, asanblada ireki bat egingo dute Iruñeko erdigunean. Gaur Santutxun eta Sestaon egin dituzten kalejirak baliatuz egin dute iragarpena.

Ohar baten bidez, ikastute berriarekin euskal hezkuntzarentzat ez dagoela «berri askorik», adierazi dute. Zentzu honetan LOMCE, bai EAEn bai Nafarroan «erabat sartuta» dagoela adierazi dute. «Nafarroara, baina, egia da esperantza izpi bat heldu dela, nahiz eta Mendozaren lehenengo egunek ez diguten argitasunerako motibo askorik ematen. Herri mugimenduak erakutsiatako kemenaren ondorioz, baita hezkuntzan egindako lanari esker, espero dezagun aldaketarako Gobernu berriak etxerako lanak egin ditzala eta inposaketen bidetik aldendu dadila».

«Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokionean, ustelak ustel», gaineratu dute. Ildo beretik, Uriartek proposatutako Heziberri 2020 planaren lehenengo 2 atalek «LOMCEren aplikazioari erantzuten diotela» nabarmendu dute.

Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa defendatu dute eta «erabakiak bertan hartzea» ezinbestekotzat jo.