INFO

«Jalgi» lelopean egingo dute Herri Urrats jaialdiaren 33. edizioa, 2016ko maiatzaren 8an

2016ko maiatzaren 8an egingo den 33. Herri Urrats jaialdiaren leloa «Jalgi» izango da eta Ipar Euskal Herriko ikastolen bestaren logoa ere aurkeztu dute.

2016ko Herri Urratsen leloa eta logoa.

«Jalgi» izango da 2016ko Herri Urratsen leloa. Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen egun handia, Senperen.

Jaialdiak Bernat Etxepare lizeoa izango du helburu, lekuz aldatzeko proiektua abian baita eta 2017rako kokapen berrian izateko asmoa baitago.

Hain zuzen, Etxepare idazle ospetsuaren hitz ezagunak gogora ekarri nahi izan ditu Herri Urratsek leloa hautatzerakoan: «euskara, jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura».

Leloari lotuta doan logoa ere aurkeztu dute. «Euskara mundura atera dadin, euskaldunoi dagokigu jauzia egitea, alai eta baikor, gure hizkuntza zaharrak merezi duelako», azaldud dute.