INFO

Behobia-Donostiako lau korrikalarik Zainketa Intentsiboetan jarraizen dute

Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten lau korrikalarik Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean jarraitzen dute eta beste hamabostek larrialdietarako unitatean.

Hidratatzea ezinbestekoa izan zen atzo. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Osakidetzak jakinarazi duenez, guztira 19 korrikalarik ingresatuta jarraizen dute Donostia Ospitalean, Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen ari zirela izan zituzten osasun arazoak tarteko.

Horietatik lau Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) daude eta beste hamabost larrialdietarako unitatean, behaketan.

Atzo izan ziren tenperatura altuen ondorioz 446 korrikalari artatu beha izan zituzten, antolakuntzak jakinarazi duenez. Horietatik hogeita bat pertsona ospitalean ingresatu zituzten.

Lasterketaren amaieran Berbintzanako korrikalari bat hil zen. Irteeran, ikusle bat zendu zen Behobian.

Guztira 28.262 korrikalari irten ziren, eta helmugara 27.823 iritsi ziren.