Parisko erasoetan hildako 129 lagunak identifikatu dituzte
Parisen azaroaren 13an izan ziren erasoetan hildako 129 lagunak identifikatu dituzte jadanik eta ehun bat familiak dagoeneko jaso dituzte haien gorpuzkinak, Gobernu frantsesak jakinarazi duenez.
Gobernu frantsesak esan duenez, joan zen ostiraleko atentatuetan hildako guztiak –129– identifikatu dituzte jadanik, eta ehunen bat familiak jaso dituzte haien gorpuzkinak.
Fiskaltzak autopsia guztiak aste honetan bertan bukatzea espero du.
Osasun Ministerioaren azken datuen arabera, 50 lagun inguruk zauri larriekin jarraitzen dute.
Gobernuak azaldu duenez, joan zen igande eta astelehen gauetan 296 miaketa egin dituzte emergentzia egoeraren baitan, eta 40 arma aurkitu dituzte, horietako lau gerrarako armak.
Operazio horietan 33 pertsona atxilotu dituzte eta 114 etxe barruko arrastatze agindu dituzte.
Erasoak izan ziren gauan 2.500 polizia eta 590 militar mobilizatu zituzten. Ordutik Estatuan 58.000 polizia eta 50.000 jendarme hedatu dira, ikerketarako, segurtasun lanetarako eta mugak zaintzeko.