INFO

Golik egin barik geratu da Athletic

Epaileak Mikel San Jose kaleratu du lehen zatiaren hasieran eta hamar jokalarirekin Athletic emaitza eusten saiatu da (0-0). Hala ere, zuri-gorriek Malagak baino gehiago egin dute partida irabazteko. [Partidaren xehetasunak]

Raul Garcia. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Athleticek ezin izan du golik egin Malagaren aurka San Mamesen. Izan ere, Mikel San Josek txartel gorria ikusi du 20. minutuan eta bat gutxiagorekin oso zaila egin zaio talde zuri-gorriari erasoko jokoa antolatzea.

Defentsan aldiz, sendo aritu dira eta Malagak ez du ia gol aukerarik sortu 70. minututan. Zuri-gorriek izan dituzte bereak falta eta kornerretan baina ezin izan dute ate aurrean asmatu ta berdinketarekin konformatu behar izan dira.

San Joseren kaleratzea gehiegizkoa izan da. Charlesek falta egin dio atzetik pasea eman ondoren eta nafarrak bultzakada batekin erantzun dio. Laugarren epaileak epaile nagusiari esan dio eta kanporatu egin dute.