Engraxi, aurtengo Donostiako Santo Tomaseko txerria
Engraxi du izena aurtengo Donostiako Santo Tomaseko txerriak. 327 kilo ditu orain eta feria egunerako 335 kilo izatea espero dute.
NAIZ
DONOSTIA
Engraxi izango da Donostiako Santo Tomas feriako protagonista. Ohi bezala, Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegi da hazlea.
Txerriak 327 kilo ditu orain, baina abenduaren 21erako, feria egunerako, 335 kilo inguru izango dituela aurreikusi dute.