‘Free Otegi, free them all’ aldarriari babesa, Ekuadorretik
‘Free Otegi, free them all’ ekimenari bultzada berri bat iritsiko zaio Quitotik, Ekuadorreko hiriburutik. Gaurtik hasi eta 17ra arte euskal zinema dokumentalari buruzko ziklo bat antolatu dute.
‘Compromiso con la Paz, Free Otegi free them all. Una mirada al País Vasco’ zinema zikloa egingo dute gaur, bihar eta etzi Quitoko Ocho y Medio zine aretoan. Free Otegi ekimenak, Ocho y Mediorekin eta Ecuador por la Paz en el País Vasco kanpainarekin batera antolatu du aipatu zikloa.
Zikloari hasiera emateko ‘Free Otegi, euskal presoak etxera’ nazioarteko adierazpenaren Ekuadorreko sinatzaileak aurkeztuko dituzte gaur eta ondoren, ‘Asier eta Biok’, ‘Barrura begiratzeko leihoak’, ‘Echeverriatik Etxeberriara’ eta ‘Gazta Zati bat’ dokumentalen emanaldiak izango dira.
Antolatzaileen arabera, dokumental zikloaren helburua euskal gatazkaren arrazoiak eta ondorioak azaleratzea eta indarkeriaren zikloa definitiboki gainditzeko beharra azpimarratzea da.